Landarbaso Familia, ikasturte berrirako prest!

Artículo escrito por Allende Urritegi
el 4 iraila 2026

Uda amaitu da, eta laister, berriro hasiko dira Landarbaso Familiaren entseguak. Atseden hartzeko garaia izan bada ere, uda ez da geldirik egoteko garaia Landarbasorentzat. Azken hilabeteak bereziki biziak izan dira: Dizdizkako gazteek Italiatik egin zuten bira, taldea artistikoki hobetzeko eta hazitzeko aukera paregabea eskaini dio. Landarbasok, berriz, Suedian ospatutako World Choir Games txapelketan parte hartu eta urrezko bi domina lortu ditu.

Uda ahaztezin baten ondoren, orain ikasturte berriari ekiteko unea iritsi da. Landarbaso Familiako taldeek — Musikart, Kontari – Landarbaso, Dizdizka eta Landarbaso — laister ekingo diete entseguei, datozen hilabeteetako kontzertuak, proiektuak eta erronka berriak prestatzeko.

Ikasturte berriaren atarian, musika, lana eta elkarrekin abesteko gogoak izango dira berriro ere Landarbaso Familian nagusi.

Si te ha gustado, te recomendamos…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.