2018, urte berria eta helburu berriak!

Pasa den urtean 33 kontzertu eman ondoren, 2018a indarberrituta hasi dugu Landarbaso, Dizdizka eta Kontari Abesbatzetan! Ilusio handiz prest gaude erronka berriei aurre egin eta sortzen ari garen proiektu berriak zuei aurkezteko. Gure emanaldiek musikaz gain dantza, antzerkia, poesia eta beste disziplinak nahastuko dituzte, beraz… Adi egon eta laster arte!...
read more

GABONAK, MUSIKA GOXOA

Hotzarekin batera gabonen gertutasuna nabari dugu eta urtero bezala Landarbaso Abesbatza urte amaierako kontzertu berezia prestatzen ari da. Abenduaren 28an 20:00tan Landarbaso, Dizdizka eta Kontari abesbatzek Gabonetako kontzertu Solidarioa emango dute Fatimako Parrokian. Kontzertu honekin gure ekarpena egin eta elkartasuna azaldu nahi dugu, beraz irabaziak Pausoka Elkartearentzat izango dira....
read more

2017-2018 indarrez hasi dugu!

Iraileko hilabete honetan kontzertu ugari eduki ditu Landarbasok. Denboraldi berria Donibane Lohitzuneko Arin koruarekin hasi zuen. Bigarren astean hiru koruek (Kontari, Dizdizka eta Landarbaso Abesbatzak)  kongresu bateko une ezberdinetan parte hartu zuten. Eta azkenik, Oreretako Atlantikaldia jaialdiaren baitan, Landarbasok Kukai Dantzaren “Adiskideak” ikuskizunean lan egin zuen...
read more

Gernika: ilunetik argi

Landarbaso entsegu hilabete batzuk eta gero erronkaz beteriko apirilari aurre egiten dio. Hilaren lehenengo asteburuan Hondarribiko Ziklo Sakroan emango duen kontzertua eta ia hilabete bukaeran Donibane Lohitzunen Choeur D’Hommes Arinek gonbidaturik eskeiniko duenaz gain, bere emanaldi garrantzitsuena apirilaren 23an Errenteriako Fatimako parrokian eskeiniko duen ikuskizuna izango da,...
read more