Landarbaso Abesbatza Suediako World Choir Games lehiaketan arituko da

Artículo escrito por Allende Urritegi
el 4 abuztua 2026

Landarbaso Abesbatzak, Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritzapean, World Choir Games lehiaketaren XIV. edizioan parte hartuko du abuztuan. Musika koralaren Olinpiar Jokoak bezala ezagutzen den hitzordua, abuztuaren 6tik 16ra egingo da Helsingborg hirian, Suedian.

Taldea, musika garaikidea eta musika sakroaren kategorietan lehiatuko da, munduko beste herrialdeetako abesbatzekin batera. Horretarako, azken hilabeteetan prestatu eta landutako errepertorio berezia eramango dute, munduko abesbatza-lehiaketa ospetsu eta zorrotzenetako baten eskakizun artistiko eta teknikoei erantzuteko.

World Choir Games lehiaketak hainbat herrialdetako ia 200 abesbatza bilduko ditu, guztira 19 kategoriatan. Lehiaketez gain, kontzertuak, tailerrak, desfileak eta musika-topaketak ere egingo dira, Helsingborg nazioarteko musika koralaren erdigune bihurtuz.

Emanaldiak nazioarteko ospe handiko zuzendari eta musikariez osatutako epaimahai batek baloratuko ditu. Tartean izango dira Ragnar Bohlin, hamazazpi urtez VOCES8 taldeko kide izan zen Andrea Haines eta Marco Antonio Ugalde zuzendari mexikarra.

Landarbaso Abesbatzaren parte-hartzea beste urrats bat izango da taldearen nazioarteko ibilbidean, eta aukera paregabea Euskal Herriko musika koralaren maila eta aberastasuna munduko ahots-talde onenetako batzuen aurrean erakusteko. Abesbatzak Errenteria, Gipuzkoa eta Euskal Herriaren izena eramango du Suediara, herrialdeko erreferentziazko taldeetako bat dela berretsiz.

 

Si te ha gustado, te recomendamos…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.