Nortzuk gara

Landarbaso Abesbatza

Landarbaso Abesbatza 1991an sortu zen 16 eta 36 urte bitarteko gaztez osatutako abesbatza bezala. Gaur egun elkartea hiru taldek osatzen dute eta 100dik gora kide dauzka: Kontari (8-14 urte), Landarbasoko Dizdizka Taldea (15-21 urte) eta Landarbaso Abesbatza (17-45 urte).

Aditu kualifikatuek, komunikabideek eta prentsako kritikariek Landarbaso gure herrialdeko erreferente musikal argia dela irizten dute taldearen gaztetasuna, proiektuetan erakusten duen orijinaltasuna eta berrikuntza eta kalitateagatik. Horrekin batera aipatzen dituzte euskal kulturarekiko duen konpromiso ukaezina galdutako obrak berreskuratuz, eta moldaketa berriak eta grabazioak eginez, gure aberastasun musikalaren adibide diren obrekin

Proiektu erakargarri eta originalak garatu eta berritzaileak izatearen aldeko apustu garbian, Landarbasok aldaketa nabarmena egin zuen bere proiektuen antolakuntza, prestaketa eta interpretazioan. Musika emanaldia sorpresaz beteriko ikuskizun baten parte bezala hartuz, ikusleak hari batez lotutako proposamen musikal sendoak xurgatu ditzan.

Datu esanguratsu batzuk:

Nazioarteko 17 sari ditu eta dagoeneko 500dik gora emanaldi eskaini ditu.

 11 diskatan parte hartu du edo/eta ekoizpen lanetan aritu da.

Urteko taldearen produkzioa 30 kontzertutik gorakoa da.

30 konpositore desberdin baino gehiagoren 70etik gora erabateko estreinaldi egin ditu.

Taldearen nazioarteko parte hartzea gehien bat Europan kokatzen da bertako 10etik gora herrialdetan aritu baita, baina baita beste bi kontinentetan ere: Amerikan (AEB) eta Asian (Txina eta Japonia).

 Formakuntza, sentsibilizazio, gizarteratze eta lankidetza solidario lanek urtero 2000tik gora pertsonei eragiten diete.

Landarbaso Abesbatza

Más de 25 años de música para emocionar