2018, urte berria eta helburu berriak!

Pasa den urtean 33 kontzertu eman ondoren, 2018a indarberrituta hasi dugu Landarbaso, Dizdizka eta Kontari Abesbatzetan! Ilusio handiz prest gaude erronka berriei aurre egin eta sortzen ari garen proiektu berriak zuei aurkezteko. Gure emanaldiek musikaz gain dantza, antzerkia, poesia eta beste disziplinak nahastuko dituzte, beraz… Adi egon eta laster arte!...
read more

GABONAK, MUSIKA GOXOA

Hotzarekin batera gabonen gertutasuna nabari dugu eta urtero bezala Landarbaso Abesbatza urte amaierako kontzertu berezia prestatzen ari da. Abenduaren 28an 20:00tan Landarbaso, Dizdizka eta Kontari abesbatzek Gabonetako kontzertu Solidarioa emango dute Fatimako Parrokian. Kontzertu honekin gure ekarpena egin eta elkartasuna azaldu nahi dugu, beraz irabaziak Pausoka Elkartearentzat izango dira....
read more

ETERNAL: Bizitzaren zikloan zehar ibilbidea, kantuaren bidez.

Hilabete honetan estreinatuko den Landarbasoren proiektu handiak ETERNAL izena du. Kontzertu honek bizitzaren zikloari buruzko bidaian eramango gaitu kantuaren bidez. Bizitzaren zuhaitza osatzen duten lehen obraren akordeetatik, zuhaitz horren azken hostoa zerurantz igo eta hodei artean desagertzea islatzen duten abestietara. Jaiotza, bizitza, heriotza eta betiereko bizitza, musikaren bidez...
read more

2017-2018 indarrez hasi dugu!

Iraileko hilabete honetan kontzertu ugari eduki ditu Landarbasok. Denboraldi berria Donibane Lohitzuneko Arin koruarekin hasi zuen. Bigarren astean hiru koruek (Kontari, Dizdizka eta Landarbaso Abesbatzak)  kongresu bateko une ezberdinetan parte hartu zuten. Eta azkenik, Oreretako Atlantikaldia jaialdiaren baitan, Landarbasok Kukai Dantzaren “Adiskideak” ikuskizunean lan egin zuen...
read more

Konpromezu garrantzitsuak 2016-2017 denboraldia ixteko

Landarbasok bere 2016-2017 denboraldia bi konpromezu garrantzitsuenekin itxiko du. Lehena Carl Orff-en Carmina Burana Donostiako Hamasbostaldian abestuko du bi piano, barkalariak, perkusio eta ahots nahasientzako bertsioan, abuztuaren erdialdean izango da Arantzazuko Santutegian ((https://www.quincenamusical.eus/programa/evento/e/carmina-burana). Baita aste bat lehenago Senperen programa berdina...
read more