Berriak

Landarbaso Abesbatza

Dizdizka, Avileseko lehiaketara

Landarbasoko Dizdizka gazte abesbatzak 39. Villa de Avilés lehiaketako finalean aritzeko gonbita jaso du. Aurrerapauso handi bat da taldearen ibilbidean, Toledoko lehiaketan bigarren saria lortu ondoren erronka berri bat suposatzen baitu.

Lortu dugu! Kulunka proiektua

Gure eskerrik beroenak Ideiak 2023 dirulaguntza deialdian Kulunka proiektuaren alde bozkatu duzuen guztioi! 1.197 lagunen botoari esker, 20.000 € lortu ditugu haurrentzako euskal abesti tradizionalak biziberritzeko. Mila esker!

Hasi gara!

2023-2024 ikasturteari hasiera ederra eman diogu Landarbaso familian! Haur, gazte eta helduok, denok itzuli gara kantu musikara azken egunotan. Erronka, proiektu eta ilusio handiz betetako hilabeteak dauzkagu aurretik, eta buru belarri lanean hasi gara dagoeneko.

Kantu Kontari Baionan

Gure haurrek Baionako Sainte-Croix eliza jendez, musikaz eta txaloz bete zuten joan den igandean, ekainaren 25ean. Kontari-Landarbaso taldeak kontzertua eskaini zuen bere programako obra ezagun eta maitatu ugarirekin. 

Musika eta Dizdizka, Touring KEren mendeurrena ospatzen

Kirolak eta musikak bat egin dute Touring futbol elkarte errenteriarraren mendeurrena ospatzeko festan. Gure gazte taldea, Landarbasoko Dizdizka, larunbat arratsean herriko plazara gerturatu zen kontzertu herrikoian parte hartzeko, Errenteriako Musika Bandarekin, Xanti eta Maialen erraldoiekin, Andra Mari, Garrintzi eta Telleri Abesbatzekin eta Ereintza Dantza Taldearekin batera.

Gurekin kontaktatu nahi baduzu

Kontari, Landarbasoko Dizdizka eta Landarbaso Abesbatza