Zuzendaria


 

 

Iñaki Tolaretxipi

(Errenteria, 1972)

 

Ingenieritza Industrialean Doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Landarbaso Abesbatzaren zuzendaria da bere sorreratik.

“Errenteria Musikal” Kontserbatorioan hasi zituen bere trompeta ikasketak Jose Mari Oiartzabalen zuzendaritzapean, Donostiako Goi Musika Kontserbatorioan irakasle titulua lortu zuelarik.

blog DIRECTOR 2

Hondarribia, Lezo, Errenteria eta Donostiako kontserbatorioetan harmonia, kontrapuntoa, pianoa eta beste hainbat ikasketa egina da.

Hainbat kurtsoetan hartzen du parte, aipagarrienak honakoak direlarik: Herminia Laborde, Guilles Sneider eta Franz Brandc-en eskutik ahots teknikako kurtsoak eta Carl Hogest, Eric Ericson, Martin Schmit, V. Negreiros, Javi Busto, Miguel Amantegui eta beste hainbat maixuren eskutik koru zuzendaritza kurtsoak.

Gipuzkoako Abesbatz Federazioak, Tolosako Nazioarteko Leihaketaren laguntzarekin batera, 1994. urtean antolatu zuen II. Gabon Kanten Armonizazio Leihaketan epaimahaikide izan zen.

Gipuzkoako beste hainbat abesbatz ere zuzendu ditu: Itsasmin, Nahikari, Ahalegina, Landarbaso Txiki eta 1991. Urtetik aurrera Landarbaso Abesbatzeko zuzendaria da. 1996. Urtean London-go Joyful Company of Singers abesbatz entzutetsuko partaide izan zen, Peter Broadbent-en zuzendaritzapean, zeinekin zuzendaritza eta musika-antzezpena ikasketak egin zituen.

XXII. Bela Bartok Lehiaketan (2006) Orban konposatzailearen “126. Salmoa” Interpretatzeko modu adierazgarriagatik saria eskuratu zuen

 

Esta entrada también está disponible en: Castellano English Français