“The Mystery of Years” Landarbaso Abesbatzaren cd berria dagoeneko salgai dago eta webgune honetan eskuratu ahalko duzue. Nahi izanez gero cda osatzen duten 10 abestietako batzuren zatiak ere entzuteko aukera izango duzue.

Gaztea baina etorkizun handikoa den Dan Forrest konpositore amerikarraren musikaz betetako cd monografikoa da. Lehengo urtean grabatu zen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan, Donostian. Lan honetarako Landarbasorekin batera aritu ziren Kaabestri Ensemble, EOSko musikariz betetako ganbera orkestrarekin eta Esther Barandiaran pianistarekin batera.
Musika hau grabatzeko ideia, aipatu musikariek 2013an EOSek berak antolatzen dituen Miramongo Matinéetan izandako arrakastaren ostean etorri zen.

Urtea hasi zenetik Landarbaso Abesbatza buru belarri dabil bere entseguetan eta proiektu berriak prestatzen, hala nola 2016an ospatu dugun 25. urteurrenerako cd berria eta aurrerago berri emango dizuegun hainbat emanaldi.