2013. urtea proiektuz beteriko urtea izan da: Maris Sirmais-ekin lanean, LLangollen-eko Nazioarteko Lehiaketa (1go Saria), Gipuzkoako Organo Erromantikoaren zikloa Loinatz Abesbatzarekin batera, Musikagileak zikloa, Matinee-ak Kabestri taldearekin batera, Super Amarako kontzertu benefikoa Donostiako Kursaal aretoan… aspertzeko denborarik ez dugu izan.

2014. urte honetan ere ez dugu aspertzeko paradarik izango. Besteak beste, datorren otsailaren 8an Landarbaso Abesbatzak Kabestri taldearekin batera (Euskadiko Orkestra Sinfonikoan jotzen duten musikari batzuek osaturiko korda taldea) Dan Forrest musikari amerikarraren musikan oinarrituriko CD bat grabatuko du Miramonen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren sede nagusian. Matineetan eskainitako kontzertuaren arrakastaren ondoren gauzatu den proiektua da hau. Egia esan, Landarbaso Abesbatza osatzen dugunontzat gozamen eder bat da Kabestri taldearekin batera proiektu hauek gauzatzea.

Disko baten grabaketarekin hasten badugu urtea, ondoren datorrena ere ez da makala. Orain dela 4 urte bezala, munduko koruen olinpiadetan hartuko dugu parte. Oraingo honetan Rigan (Letonia) gauzatuko dira eta Koru Mistoen eta Erlijio Musikako sailetan hartuko dugu parte uztailaren 9 eta 14a bitartean. Oraingo honetan ere mundu guztiko koruekin hartu-emana izateko aukera paregabea izango dugu. Ondoko link honetan aurki dezakezu olinpiadei buruzko informazio gehiago:

http://www.interkultur.com/competitions-festivals/world-choir-games/riga-2014/

Comparte este artículo