Landarbaso abesbatzak LEHEN SARIA irabazi du koru mistoen sailean 90.3 punturekin Llangollen-eko Nazioarteko Musika Jaialdian. Honez gain folklore sailean abesbatzak merituzko 3. postua lortu du. ZORIONAK guztioi!!!!

Uztailaren 10etik 14ra bitartean Gales-en izan da Landarbaso Abesbatza, Llangolleneko 67. Nazioarteko Musika Jaialdian hain zuzen ere. Jaialdi honek abesbatzen lehiaketak, dantzarien lehiaketak eta abeslari bakarlarien lehiaketak hartzen ditu bere gain eta Europako musika jaialdirik zaharrena da. 26 lehiaketa sekzio zeuden guztira eta Landarbasok horietako bietan hartu du parte: folklore sailean eta koru mistoen sailean.

http://international-eisteddfod.co.uk/

Uztailaren 10-a, asteazkena, bidaiatzen pasa ostean, gaueko 20:00 heldu ginen gure Chester-eko (Ingalaterra) hotelera. Ez genuen denbora askorik deskantsatzeko hurrengo egunean goizeko 09:00-etan lehiatu behar baikenuen folklore sailean. Gutxi deskantsatu arren Landarbasok HIRUGARREN POSTUA lortu zuen Mokoroaren Neure Maitena eta Ezkurraren Aritz Adarrean-Kattalin obrak interpretatuz. Esan beharra dago, lehiaketaren legeek 30 kantari baino gehiagorekin lehiatzen uzten ez zutenez, Landarbaso 20 pertsonaz osaturiko bi abesbatza ezberdin bezala aurkeztu zela honek dakartzan zailtasunekin eta hala ere 3. postua lortu zuela. Bigarren taldeak Sarasolaren Hator Hator eta Guridiren Akerra Ikusi Degu obrak interpretatu zituen.

http://llangollen.tv/en/clip/landarbaso-abesbatza-elkartea-b/

http://llangollen.tv/en/clip/landarbaso-abesbatza-choir-a/

Ostegun arratsaldean eta ostiralean, uztailak 11 eta 12an, ez genuen inongo lehiaketarik baina larunbateko koru mistoen lehiaketarako azken detailetxoak lotzeko aprobetxatu genuen denbora. Horrez gain Llangollen eta Chester hiriak ezagutu eta  “BBC Radio” bezalako medio ospetsuan edo lehiaketako telebista propioan elkarrizketak burutzeko parada ere izan genuen eguraldia  lagun genuela (egunero 30 ºC inguru).

Larunbatean (uztailak 13) koru mistoen sailean lehen abesbatza izan ginen lehiatzen goizeko 09:00etan. Kasu honetan Padilla-ren “Deus in Adiutorium Meum Intende”, Julio Dominguez-en “Deus, qui illuminas” eta Eric Esenvalds-en “Stars” abestu genituen eta Landarbasok LEHEN SARIA lortu zuen!!!!!! Benetan momentu hunkigarria izan zen gu guztiontzat, barre algarak, oihuak, negarrak… zoragarria!!!!!!

http://llangollen.tv/en/clip/landarbaso-abesbatza-choir-a-2/

Lehen sari honek beste sari bat zekarren. Koru misto, ganbara abesbatza, ahots zuri, ahots grabe eta abesbatza gazteen sekzioetako irabazleak azken galan abestu behar genuen eta bertan “munduko abesbatza” aukeratzen zen. Benetan esperientzia polita izan zen 4000 pertsonen aurrean kantatzea. Kasu honetan Lauridsen-en “Sure on this shining night”, Whitacre-ren “Cloudburst” eta Mence-ren “Kalejs Kala Debesis” abestu genituen. Oraingo honetan Sidney-ko “Adelaida” abesbatza profesionalak lortu zuen garaikurra.

http://llangollen.tv/en/clip/landarbaso-abesbatza-choir-a-3/

Urteak joan eta urteak etorri, hor ari gara gogor larunbat arratsaldero lanean baina gero lanak bere fruituak ematen ditu eta garratzitsuagoa dena, ez dugu ilusiorik galtzen!!!!

Llangollen lehenak 650x300

Comparte este artículo