Landarbaso Abesbatzaren Curriculuma

Landarbaso Abesbatza 1991. urtean sortu zen eta gaur egun bataz-besteko 29 urteko adina duten 43 abeslarik osatzen dute. Iñaki Tolaretxipi da taldearen sorreratik zuzendaria, punta-puntan dagoen egungo gipuzkoar zuzendari onenetarikoa.

Abesbatzak oso programa zabala lantzen du, garai eta estilo desberdinetako obra profano zein sakroak ere abestuz. Landarbaso Abesbatzak abesbatza musika sorkuntza lana bultzatu eta euskal folklorearen harmonizazio lana egiten du, proposamen musikal berritzaileak eskainiz.

Landarbasok azken urte hauetan nazio mailako zein nazioarteko ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du, eta 4 sari nazional eta nazioarteko beste 14 lortu ditu.

Landarbaso Abesbatzaren Palmaresa

  • Bali International Choral Competition nazioarteko lehiaketaren 2 urrezko domina eta Gran Prix-aren garailea. Indonesia. 2019
  • Urrezko bi domina Riga abesbatza Olinpiadetan. Letonia. 2014
  • 1. saria abesbatza mistoen modalitatean eta 3. saria Folklorean, Llangollen Musical Eisteddfod nazioarteko lehiaketan. Gales. 2013
  • 2. saria polifonia sailean Spittal an der Drau nazioarteko lehiaketan. Austria. 2012
  • 3. saria polifonia sailean Tolosako Nazioarteko 43. Abesbatza lehiaketan. Gipuzkoa. 2011
  • Urrezko domina ahots nahasien abesbatzen modalitatean, urrezko domina folklore modalitatean eta zilarrezko domina garaidearen modalitatean Munduko Abesbatzen Olinpiadetan, Shaoxing. Txina 2010
  • Tours-eko XXXVIII Florilège Vocal lehiaketan 3. saria. Frantzia. 2009
  • Kaliforniako nazioarteko abesbatzen lehiaketan, folklorean 2. saria eta derrigorrezko obren modalitatean 3. saria. EEUU. 2007
  • 1. postua (bigarren saria) Debrecen-go XXII. Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan, Hungaria. 2006
  • 4. postua Polifonia modalitatean Goriziako 44. nazioarteko abesbatzen lehiaketan. Italia 2005.
  • 5. postua Maasmechelen-go nazioarteko abesbatzen lehiaketan. Bélgica. 2005
  • Polifonian hirugarren saria eta entzulegoaren saria Spittal an der Drau nazioarteko abesbatzen 41. lehiaketan. Austria (2004).
  • 1. saria, IV. Ciudad de Cieza Kantu Koraleko lehiaketan. Murtzia. 1999
  • 1. saria, XII. Villa de Avilés Kantu Koraleko lehiaketan. Asturias.1995
  • 2. saria, XXIV. Aragoiko Kantu Koraleko lehiaketan. Ejea de los Caballeros. Zaragoza. 1993
  • 2. saria, III. Marinel Kantu lehiaketan. Portugalete. Bizkaia. 1993

Kontariren curriculuma

KONTARI 2016-2017 ikasturtean Landarbaso Abesbatza Elkartean sortu zen eta egun 8 eta 15 urte bitarteko 45 abeslaritik gora ditu. Bere ibilbide laburrean emanaldi bereziak eskaini eta proiektu garrantzitsuetan parte hartu du, esaterako 2016an Gipuzkoako Foru Aldundiak 1936ko Urola Kostako treneko langileei egindako oroitzapen omenaldian HIKA Teatro konpainiako aktore eta musikari handiekin batera, Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean.

2017ko martxoan Zorroaga Fundazioak antolatzen duen Haur Abesbatzen Topaketan aritu zen emanaldi osoa eskaintzen, eta apirilean Landarbaso Abesbatza eta Verdini Dantza Taldearekin batera, “Gernika. Ilunetik Argi” ikuskizunea aritu ziren. Down Sindromedun dantzariz osatutako konpainiarekin, eta Landarbasorekin batera, Kontarikideak abeslari, aktore eta dantzari izan ziren. Ikuskizuna 2017ko abenduaren 3an berriro taularatu zuten Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta 2018ko apirilean Gernikako Lizeo Antzokian.

Ekainaren 10ean Errenteriako Madalena Basilikan “Atlas Musikala” ikuskizun berezia estreinatu zuen eta urte hartako irailean ikuskizunaren moldaketa eskaini zuen Errenteriako Atlantikaldia Jaialdian. Hilabete berdinaren amaieran Juneren Hegoak, gaixo dauden haurrei ete haien familiei arreta eta laguntza eskaintzen dien elkartearen egunean abestu zuten Kontariko abeslariek.

2018ko apirilan Burgosko “II Bienal de Coros Infatiles y Juveniles Alejandro Yagüe” zikloan parte hartu zuen Lareko Escolania Salverekin batera eta ekainean KONTARIk bere produkzioko “Ametsen Bidea” musikal parte hartzailea estreinatu zuen Errenterian, herriko hezkuntza zentrutako 150etik gora neska-mutilen parte hartzearekin.

Dizdizkaren curriculuma

Landarbaso Abesbatza Elkartearen barruan, 2016ko otsailean, sortu zen Landarbaso Dizdizka gazte taldea aurrez ezagutza koralik ez zuten 35 bat gazterekin eta gaur egun taldeak 33 abeslari ditu. Estreinaldia urte horretako apirilaren 24ean egin zuen “Landarbaso Munduan I” kontzertuan, Errenteriako Fatima Parrokian, eta ondoren, ekainaren 11ean egin zen “Munduan II” emanaldian gehiago hartu zuten parte, guztira 5 obra abestuaz.

2017an taldea sendotu egiten da, Beasaingo Musika Eskolako Narama Taldearekin egindako elkartruke artistikoaren emaitza ezinhobea ikusita. Era berean, taldekide batzuk Landarbaso Abesbatzaren kide bezala Donostiako Musika Hamabostaldiko bi emanalditan hartzen dute parte “Carmina Burana” eta Josu Elberdinen “Te Deum” abestuz.

Emanaldi ugari eskaintzen jarraitzen du taldeak eta horien artean aipagarrienak dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordetzak antolatutako Lanbide Heziketako Kongresuan emandako kontzertua Donostiako Miramar Jauregian, edota Landarbaso Abesbatzak Errenterian antolatutako kontzertu solidarioetan eskainitakoak.

2018ko ekainean Dizdizkak berak produzitutako lehen proiektua egin zuen, “Una Tarde de Cine” izenekoa. Gazteek beren ahotsak film ezagunetako abestiei lotu zizkieten batzuetan taldean eta bestetan bakarka abestuz, eta baita abeslari batzuk instrumentu desberdinak joaz ere. Errenteriako Atlantikaldia Jaialdiaren 2018ko edizioan ere hartu du parte, “Korronteen kontra” emanaldi berezia eskainiz.

Urte bereko azarorako taldea “Euskal Izpiak” izeneko kontzertu berezia ari da prestatzen. Emanaldi honetan garai desberdinetako euskal musikako abesti ezagunak eskainiko dira, “Goizian Argi Hastian” edo Benito Lertxundiren “Udazken Koloretan” obretatik Ken Zazpiren “Itsasoa Gara” bezalakoetara, eta kasu honetan musikari desberdinek lagunduta ariko dira.

Gazteei abesbatza musika hurbildu araztea da talde honen helburu nagusienetakoa, eta horretarako formakuntza eman, konpromisoa landu eta orokorrean musikarako gogoa piztu eta sustatzea ditu ardatz.

Iñaki Tolaretxipiren curriculuma

(Errenteria, 1972) Ingenieritza Industrialean Doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Landarbaso Abesbatzaren zuzendaria da bere sorreratik.

“Errenteria Musikal” Kontserbatorioan hasi zituen bere trompeta ikasketak Jose Mari Oiartzabalen zuzendaritzapean, Donostiako Goi Musika Kontserbatorioan irakasle titulua lortu zuelarik. Errenteria eta Donostiako kontserbatorioetan harmonia, kontrapuntoa, pianoa eta beste hainbat ikasketa egina da. Maisu handiek emandako ahots teknika eta abesbatza zuzendaritzako hainbat ikastarotan hartu du parte.

Bere zuzendaritza artistikopean, Landarbaso Abesbatzak nazio mailako lehiaketetatik nazioartekoetara egiten du salto 2001az geroztik, nazioarteko 17 sari lortuaz. Horietan aipagarria da zuzendaritza onenari jasotako saria Hungariako “Bela Bartok” ospetsuan.

Maddalen Dorronsororen curriculuma

Maddalen Dorronsorok bere lehen musika ikasketak Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolan egin zituen, Biola eta Kantuko ikasketak eginez. Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatutako Abesbatza Zuzendaritza ikastaroak egin ditu maisu handiekin eta Eusko Jaurlaitzak emandako Gaitasun Agiria du Musika eta Mugimendua (4-7 urte) eta Abesbatzan. 

2005. urtetik Landarbaso Abesbatzan abesten du eta 2009az geroztik zuzendariaren laguntzaile lanetan ari da eta 2012az geroztik ahots teknikako irakaslea eta arduraduna da.

 Zuzendari lanetan Donostiako Galiziar Etxeko Abesbatzaren eta Irungo Náyade Txiki Abesbatzaren sortzailea eta zuzendaria izan da eta 2009. urteaz geroztik Oiartzungo Lartaun Abesbatzako zuzendaria ere bada.

2009tik 2016ra Easo Musika Eskolako Araoz Gaztetxo abesbatzako zuzendaria izan da eta 2016az geroztik Landarbaso Abesbatzako Gazte taldea eta Kontari proiektuaren arduraduna da.