Bi hilabete besterik ez dira falta udako oporrak hasteko eta Landarbaso Abesbatza buru belarri dabil bere azken kontzertu/lehiaketak prestatzen.

Hurrengo igandean, ekainak 10ean arratsaldeko 20:30etan, Landarbasok Donostiako Kaputxinoen parrokian kontzertu eder bat eskainiko du Aita Donostia musika zikloaren barruan. Kontzertu honetan, abesbatzak uztailaren lehen astean Spital an der Drau-eko (Austria) 49. lehiaketa internazionalean aurkeztuko duen errepertorioa eskainiko du, beraz, aukera paregabea izango dute kontzertu honetara hurbiltzen diren entzuleek lan berri hau ezagutzeko.

Hala ere aurreko bi ekitaldi hauek ez dira Landarbasok dituen ekitaldi garrantzitsu bakarrak. Abuztuaren 3an Donostiako Hamabostaldian hartuko du parte San Telmo museo eraberrituan kontzertu berezi bat eskainiz.  Kasu honetan aurkeztuko den errepertorioa guztiz ezberdina izango da, XX. mendeko musika frantsesa izango baita kontzertuaren gai nagusia.

 

Comparte este artículo