Taldea


 

 

Landarbaso Abesbatza 1991. urte bukaeran sortu zen Errenterian, musika egiteko gogo handia zuen gazte talde baten eskutik. Gaur egun 49 abeslarik osatzen dute abesbatza, batez besteko 29 urterekin. Abesbatza, hasieratik, Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritza musikalaren menpe egon da, gipuzkoar zuzendari onenetarikoa.

blog LANDARBASO 1

 

Azken urte hauetan ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du abesbatzak Penintsula barnean eta 2001. urtetik aurrera abesbatza nazioarte mailako lehiaketetatik gonbiteak jasotzen hasi da, sari garrantzitsuak eskuratuz.

blog LANDARBASO 2

Esta entrada también está disponible en: Castellano English Français