Nortzu gara


Zer da Landarbaso abesbatza?

Landarbaso Abesbatzaren Lehen urratsak 90.hamarkadaren hasieran aurki ditzazkegu Errenterian, 45.000 biztanledun herri Gipuzkoarra, non edozein motatako musikak bere txokoa daukan. Udal Musika Kontserbatorioaren moduko erakundeek gurea bezelako musika talde ezberdinen harrobi izan dira eta inolako duda-mudarik gabe Landarbaso Abesbatzaren hastapenak kontserbatorio honi estuki lotuta daude, bertan eman bait ziren hazteko ilusioz betetako gazteez osatuta zegoen talde baten lehen urratsak.

Landarbaso Abesbatza 16 urtetatik hasi eta 38 urte bitarteko gazteek osaturiko talde korala da. Guztiak eskualdeko kontserbatorio ezberdinetatik datoz eta musikarekiko ezagutza zabalen jabe dira. Gainera, taldea osatzen duten partaideetako asko musika instrumentu jole iaioak dira, gertakari hau abesbatzaren mesederako eta batez ere musikalki eraman duen garapenerako laguntza ezin hobea delarik. Betetzen dituen ezaugarriengatik eta egiten duen musika lana kontutan hartuta kamara talde baten aurrean gaudela ziurta dezakegu. Honek zenbait abantaila dakartzalarik, besteak beste, egitaraua osatzeko garaian eskura daukazun aukera zabala edo zailtasun haundiko obrak abestu ahal izateak dakarren dinamismoa, bestelako kasuan taldearen eskutan, inolaz ere, egongo ez litzatekeena.

Gazteenek ere esperientzia koral interesgarriak bizi ditzaten, 2016az geroztik Landarbaso Abesbatzak 9 urtetik gorako abeslarien formakuntzan egiten du lan. Proiektu artistiko garrantzitsuetan elkarlan zehatzak egiten dituzte. Egun talde horrek 30 bat kide dauzka.

Talde honetatik musikari instrumentu jole anitz igaro dira, besteak beste, Espainiako Orkestra Nazional Gaztekoak edo betse orkestra garrantzitsuetakoak, Kamara talde ezberdinetakoak, Musika Bandetakoak,… Era berean oso arro gaude izan ditugun musika irakasle eta musikologoen partaidetzaz, beraien ezagutzak, kalitate handia eta esperientziak taldearen garapenaren uztarri izan bait dira.

Zuzendaritza teknikoari dagokionez, herrialdeko zuzendari entzutetsuenetariko baten partaidetzaz gozateko aukera daukagu. Landu duen Kurrikulum-ari begirada bat ematea besterik ez dago bere musika mailaz eta pedagogikoaz ohartarazteko. Honela, Iñaki Tolaretxipik proiektu honen buru izatea lortu du, abesbatzeko partaideen babesa lortu duelarik. Bere inguruan bildu duen taldeak, bai teknikoki eta bai erakusten duen gizatasunagatik, dudarik gabe giro ona eta harmonia bultzatu du, bi osagai hauek edozein talderen funtzionamendu onerako ezinbesteko osagaiak direlarik.

 

Esta entrada también está disponible en: English Français Castellano