Nora?, Kontariren arrakasta biribila Musika Hamabostaldian

Artículo escrito por Miren Agirregomezkorta
el 9 abuztua 2023

Abuztuaren 8an, Victoria Eugenia Antzokiak Haur Hamabostaldiko ekitaldi arrakastatsuenetako bat eskaini zuen: Nora? euskarazko opera originala, Kontari-Landarbasoko haur talde batek eta Landarbaso Abesbatzak interpretatua. Amonari bisita egiteko tren bidaia hutsa izango zena, azkenean, sentimenduz betetako abentura izan zen protagonistarentzat.

Proiektua Laura Jekabsonek (1985), Letoniako konpositore eta koru-zuzendari entzutetsu eta Landarbaso Abesbatzaren ohiko kolaboratzaileak, eta Maddalen Dorronsorok, haur elkarteko zuzendariak, partekatutako ideia batetik abiatuta sortu zen. Bere lanari esker, opera Euskadira ekarri ahal izan da tokiko tradiziora moldatuta (Hautxo politaren bertsio batekin, adibidez).

Jatorrizko testu batzuk Marts Pujatsenak (1982) dira, Letonian ospe handia duen poeta gaztearenak. Bere sorkuntzak hainbat hizkuntzatan argitaratu dira, ingelesa, bulgariera eta errusiera barne, eta sari ugari jaso ditu artista berri gisa, horien artean bere herrialdeko Haur Literaturako Sari Nazionala nabarmentzen delarik.

Koralisten ahotsak Imanol Iribarren pianistak eta Amaia Gómez txirulariak lagundu zituzten. Proposamen bisuala, bestalde, minimalista izan zen: argi, itzal eta koloreen jokoak protagonistari bere emozioetan laguntzen zioten atmosfera anitzak sortzea lortu zuen.

Emaitza liluragarria izan zen, bai helduentzat eta baita, bereziki, antzokira antzezlana ikustera joan eta txundituta geratu ziren haurrentzat ere. Kontari eta Landarbaso Abesbatzarentzat ere oso esperientzia aberasgarria izan zen, asko gozatu genuena eta Musika Hamabostaldiaren hurrengo edizioetan errepikatzea gustatuko litzaigukeena.

Si te ha gustado, te recomendamos…