Musika eta Dizdizka, Touring KEren mendeurrena ospatzen

Artículo escrito por Miren Agirregomezkorta
el 26 ekaina 2023

Kirolak eta musikak bat egin dute Touring futbol elkarte errenteriarraren mendeurrena ospatzeko festan. Gure gazte taldea, Landarbasoko Dizdizka, larunbat arratsean herriko plazara gerturatu zen kontzertu herrikoian parte hartzeko, Errenteriako Musika Bandarekin, Xanti eta Maialen erraldoiekin, Andra Mari, Garrintzi eta Telleri Abesbatzekin eta Ereintza Dantza Taldearekin batera.

Urtea hasi zenetik ekitaldi eta proiektu ugari ospatu badira ere, joan dena asteburu handia izan da futbol elkartearentzat. Izan ere, ekainaren 22an bete zen mendeurren zehatza eta, haren harira, larunbatean egun osoko jaia izan zen.

Ekitaldian zehar, C.D. Touring ereserki zaharra eta Aupa el Touring bezalako kanta bereziak entzun ahal izan genituen, baita zenbait abesti herrikoi aski ezagun ere. Zuek ere haien omenez abesteko gogoz geratu bazarete, prestatu ongi mendeurreneko ereserkia: Touring, bihotz gorri eta urdin, elkartearen web orrian entzungai dago jada!

Gure aldetik, pozarren ospatzen ditugu herrira bizia eta giro ona dakartzaten eragileen lorpenak. Urte askoan, Touring!

Touring KE-ren medeurreneko kontzertuko programa

Touring KE-ren medeurreneko kontzertuko programa

Si te ha gustado, te recomendamos…