Datorren otsailaren 9 eta 10ean, Landarbaso Abesbatza Maris Sirmais maisu handiarekin arituko da lanean Errenterian. Maris Sirmais europako zuzendaririk ospetsuenetako bat da, Letoniako Kamer… gazte abesbatza sortu zuen 1990. urtean eta 2012. urterarte bere zuzendari izan da.

Maris Sirmais Rigan graduatu zen Koru Zuzendari moduan bertako “Latvian Music Academy”-an. Hortaz gain Alemanian orkestra zuzendaritzako zeinbait kurtso burutu ditu. 1997az geroztik, Sirmais maisuak Letoniako Abesbatz Estatalaren zuzendari artistiko eta nagusi moduan jardun du. Gainera “Festival All-Latvian Song” eta “Festival Latvian Youth Song” jaialdietako zuzendari nagusienetakoa da. Hau guztia gutxi balitz, Letoniako Abesbatz Estatalak antolatzen duen Nazioarteko Eliz Musika jaialdiaren zuzendari artistikoa da.

Sirmais maisuak Letoniako errekonozimenturik altuena du, Hiru Izarren Ordena delakoa, eta “Letoniako Zientzien Akademiaren” ohorezko kidea da.

Ikusi daitekeen moduan, Maris Sirmais maisuak duen curriculum-a ikusita, ohore bat izango da Landarbaso Abesbatza osatzen dugun guztiontzat berarekin lan egitea. Honetaz gain, Landarbasok entzule moduan joateko aukera eskeintzen du hala nahi duenarentzat (Matrikula 50 €). Interesatuak [email protected] helbide elektronikora idatz dezakete edota  615 715 956 telefono zenbakira deitu (kontaktua Maddalen).

 

 

Comparte este artículo