Uztailako hilabetean bi emanaldi eskeiniko ditugu, bietako lehenengoa urteetan zehar Landarbaso Abesbatza Elkartearentzat ohitura bihurtu dena, ia 25 urtez antolatzen ari bait gara abesbatza sortu genuenetikan eta orain direla urte batzuk Errenteriako Magdalena Andra Mari Lagunen Elkarteari esker. Gure emanaldia Magdalenetako jaiak baino lehen eskeiniko degu eta urte honetan uztailaren 19an osteguna Errenteriako Magdalena elizan arratsaldeko 20,30tan izango da.
Bigarren emanaldia guretzako guztiz berria izango da, gure 25. urtemugaren ospakizuna dela eta 1991-2016, EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkartearen gonbidapena jaso degu, beraiekin batera uztailak 31an antolatzen duten kontzertuan parte hartzeko, gaueko 22,30tan udaletxeko plazan ospatzen dutena, esker onez onartzen degu eta ilusioz beterik.