Landarbaso Abesbatza Rigara abiatuko da datorren uztailaren 9an, 8. Munduko Abesbatzen Olinpiadan parte hartzeko. Bertan bi sailetan hartuko du parte, Abesbatza Mistoetan hilaren 11an eta Musika Sakratua Akonpainamenduarekin hilaren 10ean. Abesbatza Mistoen Sailean eskainiko dituen obrak dira:   ‘Ave Regina Caelorum’ Iker Gonzalez zumaiarrarena, bereziki lehiaketa honetarako idatzia Landarbasoren enkarguz, ‘Water Night’ Eric Whitacre amerikarrarena, ‘Pater Noster’ Vytautas Miskinis lituaniarrarena eta ‘Rit jau jabut’ Rihards Dubra konpositore letoniarrarena. Musika Sakratuaren sailean taldeak eskainiko dituenak dira “Confitemini Domino” Junkal Guerrerorena, pianoan Amaia Dorronsoro ariko delarik, Landarbasoren eskaeraz lehiaketarako bereziki idatzia, ‘Stetit Angelus’ Rihards Dubra letoniarrarena, eta ‘The Conversion of Saul’ Z. Randall Stroope eta ‘O Nata Lux’ del Guy Forbes musikari amerikarrenak.

Aipatu beharra dago Landarbaso Abesbatza 400 abesbatza baina gehiagoren artean hautatu dutela hilaren 10ean Gala Kontzertu batean abesteko Kanadako, Hegoafrikako eta Singapurreko beste hiru abesbatzekin batera. Mundu osoko ia 500 abesbatzek 30 kategoriatan parte hartuko duten Munduko Abesbatzen Olinpiada hauetan gainera, Landarbaso Abesbatza Hondarribiako Javi Busto konpositorearekin egongo da, izan ere, taile bat eskainiko baitu hilaren 12an Rigako Letoniako Etxean. Horrez gain taldeak 2014ko Europako Kultura Hiriburuan emango dituen egunak aprobetxatuko ditu beste tailer bat egiteko Janis Liepinsekin, letoniako Kamer Gazte Abesbatza ospetsuaren zuzendariarekin.

Letoniara bidaiatu aurretik Landarbasok kontzertua eskainiko du Donibane Lohizunen Arin gizon abesbatzarekin batera. Era berean bidaiatik bueltan kontzertuak izango ditu Errenterian, Baionan eta Donostian, azken honetan Donostiako Musika Hamabostaldiaren Inaugurazio Egunean, horiek guztiak merezitako oporrak hartu baino lehen

Comparte este artículo