Landarbaso Pola de Sieron

Artículo escrito por Director
el 10 ekaina 2023

Joan den larunbatean, ekainaren 3an, Landarbaso Abesbatzak Errenteria eta Pola de Siero (Asturias) banatzen dituen 373 kilometroak bete zituen XXX. Memorial Ángel Embil zikloan parte hartzeko. Proiektu ezaguna da jada abesbatzarentzat, 2013an ere han izan baitzen, baita Dizdizka gazte taldearentzat ere, iaz emandako kontzertuaren ondoren.

Emanaldia, erabat a capella izan zena, Embil konpositorearen obra batekin hasi zen: Jesu Dulcis Memoria. Horrez gain, Landarbaso Asia Grand Prixen finalerako prestatzen ari den egitarauaren zati bat ere azaldu genuen, Jančevskis letoniar konpositorearen Atsalums bezalako lan zorrotzekin eta euskal folkloreko beste bitxi batzuekin, hala nola Ama begira zazu edo Akerra ikusi degu. Zalantzarik gabe, estilo eta garai musikalen kontrasteak aukera sorta polita eskaini zuen gustu guztietarako.

Kontzertu hau, ziur aski, denboraldiko erronkarik gogorrenetako bat izan zen abesbatzarentzat (desplazamenduaren eta ziklo honetan espero zitekeen mailaren ondorioz), baina jardunaldia oso probetxugarria eta atsegina izan zen guztiontzat, auditorium bikainari eta entzuleen harrera beroari esker.

Si te ha gustado, te recomendamos…