Joandako apirila 24ean ‘Landarbaso Munduan’ eskeinitako emanaldiak, bai publiko eta kritikaren aldetik jasotako arrakasta ikusirikan, Landarbaso Abesbatzak beste bigarren emanaldia eskeintzea erabaki du, hurrengo larunbata ekainak 11an arratsaldeko 20,30tan Errenteriako Fatimako Elizan.

Musika, irudia eta soinua batuko dituen emanaldia, pantaila erraldoi batean 10 metro luze eta 7 metro zabalekoa, ordu eta erdiko iraupenekoa, non bere 25. Urtemugan abesbatzak bere nazioarteko ibilaldiarengatik eramango gaituen, munduko hainbat herrialde desberdinetako abesbatzak, zuzendariak, epaimahikideak, kantu irakasleak, abeslariak, etabarren argazki eta bideoekin laguntzaile bezela, 2003tikan egon den lehiaketa eta jaiaildi anitzetan ezagutu dituenak. Musika desberdinak entzuteko aukera egongo da, bere 14 nazioarteko sariak irabazteko abestu dituen obrakin batez ere eta bakoitza bere eszenaratze desberdin batekin aurkeztutak. Sarrerak 5 €-tan astean zehar Niessenen salgai egongo dira eta egunean bertan emanaldia hasi baino ordu bat lehenago elizan.

Compartir