Otsaileko bigarren astebukaeran Landarbaso Abesbatzak munduko koru zuzendari ospetsuenetariko batekin lan egiteko aukera paregabea izan du, Letoniako Maris Sirmais maisuarekin hain zuzen ere.

Maris Sirmais-ek Letoniako Kamer… gazte abesbatza sortu zuen 1990. urtean eta 2012. urterarte bere zuzendari izan da. Sirmais maisua Rigan graduatu zen Koru Zuzendari moduan bertako “Latvian Music Academy”-an. Hortaz gain Alemanian orkestra zuzendaritzako zeinbait kurtso burutu ditu. 1997az geroztik, Sirmais maisuak Letoniako Abesbatza Estatalaren zuzendari artistiko eta nagusi moduan jardun du. Gainera “Festival All-Latvian Song” eta “Festival Latvian Youth Song” jaialdietako zuzendari nagusienetakoa da. Hau guztia gutxi balitz, Letoniako Abesbatza Estatalak antolatzen duen Nazioarteko Eliz Musika jaialdiaren zuzendari artistikoa da. Sirmais maisuak Letoniako errekonozimenturik handiena du, Hiru Izarren Ordena delakoa, eta “Letoniako Zientzien Akademiaren” ohorezko kidea da.

Honelako curriculum-a ikusita benetan astebukaera izugarri batez gozatzeko aukera genuela sentitzen genuen. Ostiral arratsean (Otsailak 8) Errenteriako udaletxean harrera ofiziala egin zitzaion Errenteriako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batera. Larunbatean (Otsailak 9) lehendabiziko aldiz elkarrekin lan egiteko haukeraz gozatu genuen. Sirmais maisuak hilabeteko aurrerapenarekin landuko genituen obrak helarazi zizkigun aste bukaera honetarako muntatuak egon zitezen, xehetasunak, musikaltasuna, artikulazio etab, landu ahal izateko beraren presentzian. Landutako obrak honako hauek izan dira:

Ubi Caritas                                          Dubra

Nire marko txikian                           Renars Kaupers (Moldaketa: Esenvalds)

Stars                                                      Esenvalds

Sonnet No.12                                      Puce

Long Road                                           Esenvalds

Es tevi milesu                                      Maskats

Pater Noster                                        Miskinis

 

Egia esan gure aurrikuspen guztiak goitik behera erori ziren berarekin lan egitean, berak nahi zuen espresibitatea, musikaltasuna lortzen baitzuen pare bat minututan keinu txikien laguntzaz. Oso garbi zeukan zer lortu nahi zuen, zein zen obrak interpretatzeko modurik egokiena, honela, astebukaeran zehar egindako errepikapen guztiak zuten helburu edo arrazoi jakin bat. Igande gau partean (Otsailak 10) audizio bat eskaini genuen Niessen-eko entsaio gelan gure senide eta lagunen aurrean bi egun intentsu hauetan eginiko lana erakutsiz.

Landarbaso Abesbatza osatzen dugun guztiontzat esperientzia paregabea izan da honelako maisu batekin lan egitea, epe motzean nekez errepika daitekeen aukera bat. Jarraian, audizioan abesturiko kantu bat eta Maris Sirmais-ek honen amaieran eskeini zizkigun hitz batzuk ikus-entzun ditzakezue.

Comparte este artículo