Landarbasoren arrakasta Rigan

Artículo escrito por Director
el 20 uztaila 2014

Errenteriako abesbatza Riga 2014ko Abesbatzen Olinpiadatik urrezko bi dominarekin itzuli da. Lagundutako Musika Sakroan zein Abesbatza Mistoen sailean saritu zuten taldea, parte hartu zuen bi sailetan.

Errenteriako Landarbaso Abesbatzak Rigako Abesbatzen Olinpiadetan urrezko bi domina lortu ditu parte hartu zuen bi sailetan, lehenengoa instrumentuz lagundutako Musika Sakroan. Abesbatzen Munduko Olinpiadak lehengo ostegunetik egiten ari dira Letoniako hiriburuan 29 kategoria desberdinetan abesten duten mundo osoko 500 abesbatzen parte hartzearekin.
Landarbasok bere lehen domina Lagunduko Musika Sakroaren sailean lortu zuen. Konpetizio horretan lehiaketaren lehen egunean hartu zuen parte, uztailaren 10 ostegunean San Pedro Elizan, eta emaitzak larunbat gauean eman ziren jakitera.

Igande goizean epaimahaiak Landarbasori bigarren urrezko domina eman zion Abesbatza Mistoen sailean. Sail horretan uztailaren 11 ostiralean aritu zen taldea, Great Guilde auditorioan.
Abesbatzako zuzendariak, Iñaki Tolaretxipik, Maddalen Dorronsororekin batera sariak jaso zituen, biak hala biak emozioz beterik zeudela.

Landarbasok 2004az geroztik lortu diruen nazioarteko 14 sariei esker, zuzenean txapeldunen lehiaketan parte hartzeko aukera izan zuen, lehiaketa irekiko aurreko probetatik pasa beharrik gabe.
Lehiaketako bi sailean taldeak ondorengo obrak eskaini zituen:
Musika Sakroan Junkal Guerrero andoaindarraren ‘Confitemini Domino’ Amaia Dorronsoro abeslariak pianoan lagunduta, ‘Stetit Angelus’ Rihards Dubra letoniarrarena, ‘The Conversion of Saul’ Z. Randall Stroope eta ‘O Nata Lux’ Guy Forbesena, azken biak estatubatuarrak.
Abesbatza Mistoen sailean abestu zituenak izan ziren ‘Ave Regina Caelorum’ Iker Gonzalez zumaiarrarena Landarbasok eskatuta lehiaketa honetarako idatzia, ‘Water Night’ Eric Whitacre estatubatuarrarena, ‘Pater Noster’ Lituaniako Vytautas Miskinisena eta ‘Rit jau jabut’ Rihards Dubra letoniarrarena.

Azken 5 hilabetetako lana saritzen duten urrezko bi domina hauek nazioarteko maila handiko abesbatzekin lehiatzen lortu zituen Landarbasok, baina horrez gain abesbatzak Olinpiaden Gala Kontzertuan abesteko gonbitea jasotzearen ohorea izan zuen. Kontzertu berean aritu ziren Kanadako Prairie Voices, Hegoafrikako Stellenbosch University Choir eta Singapurreko Hwa Chong – Nanyang Choir. Publiko osoari irekitako kontzertu garrantzitsu hau uztailaren 10ean egin zen Great Guilde auditorioan.

Era berean, hondabirriako Javi Busto konpositorea, nazioarte osoan zein Letonian bereziki ezaguna dena, antolakuntzak hitzaldi bat ematera gonbidatu zuen, ‘Intuizioz eta esperientziaz musika idazten duen konpositorea” izenpean. Landarbaso Abesbatza eskola horretan parte hartzea gonbidatu zuen konpositoreak, Iñaki Tolaretxipi zuzendariarekin zein taldearekin duen harreman onarengatik,eta taldeak Bustoren obrak abesteko aukera izan zuen.

Landarbasok harro hartu zuen gonbitea eta taldearentzat ohorea izan zen Javi Bustoren ondoan egon ahal izatea Rigako Letoniako Kultur Etxean eskaini zuen hitzaldian uztailaren 13an.

Si te ha gustado, te recomendamos…