Kontzertuz beteriko urria eta gero Landarbaso azaroaren hirugarren larunbatean aurre egingo dio emanaldi berezi bati, bere 25. urteurrena ospatzeko kontzertu berezia eskeiniko du Zezilia deunaren musikarien festarekin bat eginda. Arrazoi honegatik Josu Elberdin konposagileak Landarbasoren enkarguz egindako ‘Te Deum’ obraren estrenaldi nagusia egingo dugu, hiru abesbatza eta pianorentzako idatzia, horretarako 25 urte hauetan Landarbason egon diren abeslari ohien laguntza izango dugu. Horrez gain kontzertuaren programa John Rutter konsoposagile ingeles ospetsuaren ‘Magnificat’ obrarekin osotuko dugu, horretarako Kaabestri Ensemble ganbara orkestrarekin, beste musikari ezagunekin eta soprano gazte batekin gaur egun bere kalitateagatikan nabarmentzen ari dena. Ospakizuna Errenteriako Fatima elizan izango da.

Comparte este artículo