Landarbaso Abesbatzak aurre egingo dio kontzertuz beteriko urriari, bere ohizko asteroko entseguez gain lau emanaldi eskeiniko bait ditu hil honetan zehar. Lehenengoa hurrengo larunbata urriak 1 Dax-en (Frantzian) izango da ‘Entre Voix’ jaialdiaren barruan, non orain dela urte batzuk gonbidatuak izan ziren, bigarrena eta hirugarrena hurrengo astebukaera luzean izango dira urriak 7tik 9ra Extremaduran, han bitan eskeiniko dute bere musika 7an Trujillo-ko (Kazeres) Udal Antzokian eta 8an Villanueva de la Serena-ko (Badajoz) Udal Antzokian baita biak 20,30tan, eta laugarren emanaldia Gipuzkoan izango da Irunen hain zuzen larunbata 15an Amaia Antzokian Bidasoako X. Abesbatzen Jaialdian gaueko 20tan. Gainera bere 25. urtemugaren emanaldi berezia prestatzen ari dira hurrengo azaroako, laster xehetasun gehiago emango dizkiuegu.

Compartir