Covid-a zela eta zalantza askotako hilabeteen ondoren, gure talde guztiak zuzenean kontzertuak ematera itzuliko gara. Urriaren 23an abiatuko dira Landarbasoko Dizdizkako gazteak Aita Donostia zikloaren barruan. Landarbaso Abesbatzak emanaldia eskainiko du urriaren 24an Musikasteko itxieran, abesbatzen egunean. Eta gure txikienek, Musikartek eta Kontarik, Santa Zezilia egunean, azaroaren 22an, musikal parte-hartzaile tradizionala eskainiko dute. Ilusio berriak eta musika eta emozioak partekatzeko gogo handia.

Comparte este artículo