“Konplize ditut eta…”, konplizez betetako diskaren aurkezpena. 2016an izango den bere 25. urteurrena ospatzeko, Landarbaso Abesbatzak ondorengo artistekin batera egindako abestiak izango dituen proiektua aurkezten du.

Iñaki Salvador, Mikel Markez, Golden Apple Quartet, Amets Arzallus, Joxan Goikoetxea, Amaia Zubiria, Urval ensemble, kaabestri, Xabier Solano, Ana Urraka, Santi eta Otxi,

Proposamen musikal hau koloretxua benetan. Iñaki Salvador eta Ana Urrakaren eskutik jazz musika, Euskadi Orkestra Sinfonikoko partaideek osatzen duten Kaabestri ganbera orkestraren klasikotasunarekin batera, edo Urval Ensemble klarinete laukote profesionala, Mikel Markez edota Amaia Zubiria bezalako abeslariekin nahasturik agertuko zaikigu.

Bertsoek presentzia izango dute Amets Arzallus eta Joxan Goikoetxearen eskutik, Golden-ekoek kalitatezko musikaz beteriko umorea eskainiko digute, eta Esne Beltzako Xabier Solano dinamikoak erritmoa eta emozioa gehituko dio CD berezi honi.

Horiek guztiak gitarran, biolinean, txeloan, perkusioan, pianoan etab. ariko diren maila goreneko bakarlariek lagunduko dituzte, horiek ere CDaren protagonista nagusiena izango denaren konplize eginik: Landarbaso Abesbatza.

Abestien moldaketa guztiak, erabateko estreinaldian, luxuzko konpositoreek egin dituzte: Iñaki Salvador, Joxan Goikoetxea, Josu Elberdin eta modu berezian Iker Gonzalezek.

Proiektua Landarbaso Abesbatzaren zuzendariak zuzendu du: Iñaki Tolaretxipik.

Comparte este artículo