Koloreka Kontari, Lekuona Fabrika umez bete zuen musikal parte-hartzailea

Artículo escrito por Miren Agirregomezkorta
el 19 maiatza 2024

Koloreka Kontari ikuskizunak, Maddalen Dorronsororen zuzendaritzapean, haurrez eta familiaz bete zuen Lekuona Fabrikako (Errenteria) antzokia maiatzaren 19an, musika koralaz elkarrekin gozatzeko prest. Musikal parte-hartzaile honen helburua etxeko txikienei, gutxienez behin, publiko aurrean eta  eszenatoki batean abesteaz gozatzeko aukera ematea da.

Kontari Landarbaso eta hainbat ikastetxetako haurrak izan ziren bertan, besteak beste, Orereta Ikastola, Koldo Mitxelena Ikastetxea, Bizarain Ikastola, Telleri-Alde Ikastetxea eta Cristobal Gamon Ikastetxea. Elkarrekin, agertokia kolorez eta alaitasunez bete zuten, kultur aniztasunaren garrantzia azpimarratuz.

Si te ha gustado, te recomendamos…