Kirolaren festekin bat egin dute gure haur eta helduek

Artículo escrito por Miren Agirregomezkorta
el 22 abendua 2023

Abenduan zehar, gure elkarteak kirolaren munduko bi hitzordu garrantzitsutan parte hartu du, biak Irungo Ficoba aretoan. 

Lehendabizi, Kontari-Landarbasoko haurrek Realaren Harrobiko Omenaldian parte hartu zuten hilaren 18an, Imanol Iribarren piano jolearekin eta Euskal Herriko Gazte Orkestako perkusionistekin batera. 

Gerora, Landarbaso Abesbatzako helduek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Galan ere abestu zuten, hilaren 22an. Bertan, Verdini dantza taldearekin batera, Ken Zazpiren Ilargia obraren bertsio bat eta Txoria txori interpretatu zituzten, saridun eta agintarien aurrean.

Eskerrik asko guztioi!

Si te ha gustado, te recomendamos…