Isabel Verdinirekin batera Urrezko Danborraren galan

Artículo escrito por Miren Agirregomezkorta
el 20 urtarrila 2024

Tambor de oro

Sonia Urreizti Gurpegiren argazkia

Verdini Dantza Taldeko zuzendari den Isabel Verdinik Donostiako Udalaren sari nagusia jaso zuen urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean: Urrezko Danborra. Hitzaldian, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzearekin eta aniztasunaren balioarekin duen konpromisoa nabarmendu zuen.

Landarbaso Abesbatzarentzat benetako ohorea izan zen Verdiniri ekitaldi honetan laguntzea, dantzarien mugimenduak musikaz jantziz. Aukeratutako pieza Txoria txori izan zen, sariduna eta publikoa hunkitu zituena.

Eskerrik asko, Verdini, proiektu honetarako eta beste zenbaitetarako gurekin elkarlanean aritzeagatik!

Si te ha gustado, te recomendamos…