Hitzez Hitz Zumaian

Artículo escrito por Miren Agirregomezkorta
el 16 abendua 2023

Hitzez hitz Zumaian

Hitzez Hitz proiektuari amaiera emateko, Landarbaso Abesbatzako kide batzuk Zumaiako Aitamari Antzokira gerturatu ziren abenduaren 16an. Haiekin batera, Pier Paul Berzaitz abeslari eta konpositorea, Villabonako Oinkari eta Zuberoako Trük dantza taldeak, Philippe de Ezkurra soinujolea eta Eñaut Agirre bertsolaria ere izan ziren.

Emanaldia, Joxean Artzeren Gure bazterrak olerkian oinarritzen dena, Bertzaizek konposatu zuen, giza esentziaren, naturaren edertasunaren, bertsolaritzaren eta ongiaren eta gaizkiaren inguruan. Ezkurra izan zen zuzendari musikala eta Maddalen Dorronsoro, gure ahots teknikako irakaslea eta haur eta gazte taldeen zuzenaria, berriz, zuzendari artistikoa.

Ibilibide luzeko proiektu bati itxiera ematen dio emanaldi honek: 2021ko udan estreinatu zen, Iparralden eskaini ziren zenbait emanaldirekin (Kanbon, Maulen, Hendaian, etab.). Horrenbeste kontzertu partekatu ondoren, penaz baina harro bukatu dugu ikuskizuna.

Si te ha gustado, te recomendamos…