Hitzez Hitz Deban

Artículo escrito por Miren Agirregomezkorta
el 3 uztaila 2023

Uztailari hasiera egokia emateko, joan den larunbatean Landarbaso Abesbatzako kide batzuk Debara gerturatu ziren Hitzez Hitz ikuskizunean parte hartzeko. Haiekin batera, Pier Paul Berzaitz abeslari eta konpositorea, Villabonako Oinkari eta Zuberoako Trük dantza taldeak, Philippe de Ezkurra soinujolea eta Eñaut Agirre bertsolaria ere izan ziren.

Emanaldia, Joxean Artzeren Gure bazterrak olerkian oinarritzen dena, Bertzaizek konposatu zuen, giza esentziaren, naturaren edertasunaren, bertsolaritzaren eta ongiaren eta gaizkiaren inguruan. Ezkurra izan zen zuzendari musikala eta Maddalen Dorronsoro, gure ahots teknikako irakaslea eta haur eta gazte taldeen zuzenaria, berriz, zuzendari artistikoa. Jada ongi ezagutzen dugun proiektua da hau: 2021ko udan estreinatu zen, Iparralden eskaini ziren zenbait emanaldirekin (Kanbon, Maulen, Hendaian, etab.). Oholtza gainean bai Iparralde eta bai Hegoaldeko artistak elkartzen diren bezalaxe, Hitzez Hitz ere lurralde guztietako publikoetara zabaltzeak asko pozten gaitu!

 

Si te ha gustado, te recomendamos…