Gernika: ilunetik argi

Landarbaso entsegu hilabete batzuk eta gero erronkaz beteriko apirilari aurre egiten dio. Hilaren lehenengo asteburuan Hondarribiko Ziklo Sakroan emango duen kontzertua eta ia hilabete bukaeran Donibane Lohitzunen Choeur D’Hommes Arinek gonbidaturik eskeiniko duenaz gain, bere emanaldi garrantzitsuena apirilaren 23an Errenteriako Fatimako parrokian eskeiniko duen ikuskizuna izango da, Gernikako bonbardaketaren 80. urtemuga betezen denean. Landarbaso Abesbatza ‘Gernika: ilunetik argi’ izeneko ikuskizuna prestatu du bere haurren abesbabatza Kontari eta Donostiako Verdini Dantza Taldearekin batera, ikuskizun honetan bat egingo dute dantza eta kantua Gernikako biztanleek egun hori nola bizi izan zuten eszenatokira eramateko asmoz. Guzti hau 9×3 metroko Gernika Picassoren kuadroaren mural batekin jantziko da eszenatokiaren atzekaldean, Errenteriako Oreretako ikastolako ikasleek egindakoa eta bere lana adeitasunez Landarbasori utzi diotena ikuskizun berezi hontarako.

Esta entrada también está disponible en: English Français Castellano