Hotzarekin batera gabonen gertutasuna nabari dugu eta urtero bezala Landarbaso Abesbatza urte amaierako kontzertu berezia prestatzen ari da.

Abenduaren 28an 20:00tan Landarbaso, Dizdizka eta Kontari abesbatzek Gabonetako kontzertu Solidarioa emango dute Fatimako Parrokian. Kontzertu honekin gure ekarpena egin eta elkartasuna azaldu nahi dugu, beraz irabaziak Pausoka Elkartearentzat izango dira.

Pasa den abenduaren 3an Verdini Dantza Taldearekin batera “Gernika: Ilunetik Argi” proiektua egin genuen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta jasotako iritziekin zoriontsu gaude.

 

2017 urtea ikaragarria izan da abesbatza osatzen dugun guztiontzat.

Eskerrik asko!

Compartir