Hilabete honetan estreinatuko den Landarbasoren proiektu handiak ETERNAL izena du. Kontzertu honek bizitzaren zikloari buruzko bidaian eramango gaitu kantuaren bidez. Bizitzaren zuhaitza osatzen duten lehen obraren akordeetatik, zuhaitz horren azken hostoa zerurantz igo eta hodei artean desagertzea islatzen duten abestietara. Jaiotza, bizitza, heriotza eta betiereko bizitza, musikaren bidez egindako bidaia espiritualean.

Ikuskizun sentikor honetan pertsona eta talde askok parte hartuko dute: Landarbaso Abesbatza, Landarbasoko Dizdizka, Esther Barandiaran (pianoa), Iñaki Letamendia (perkusioa), Javier Arruabarrena (tronpa), Josu Mitxelena (zuzeneko ahotsa), Juan Ignacio Emme (txeloa) eta Elixabet Jauregi (antzezpena eta eszena). Musikarien zaindari den Santa Zezilia ospatzeko aukera ederra izango da.

 

Azaroa amaieran Landarbasok Bilboko Guggenheim museoan abestuko du, Fair Saturday jaialdiko ekitaldi garrantzitsu batean. Fair Saturday ekimenak gizarte aberats eta bidezkoago bat eraikitzeko arte eta kulturaren garrantzia azpimarratzen du eta horretarako hiriburu askotan jaialdiak antolatu dituzte.

 

Compartir