Eskerrik asko, Gaztelubide!

Artículo escrito por Miren Agirregomezkorta
el 9 urria 2023

Urriaren 8an, igandea, Landarbaso Abesbatzako kideok Balin irabazitako sariak ospatu genituen Donostiako Gaztelubide elkarte gastronomikoko lagunekin batera. Giro ederraz gozatzeaz gain, eskainitako menua ere urrezko domina jasotzeko modukoa izan zen!

Taldekideek gertutik sentitu genituen Gaztelubidetarren estimu eta maitasuna. Izan ere, badakigu Indonesian izan ginenan lehiaketa arretaz jarraitu zutela, eta poz handiz bizitu zituztela gure abesbatza mistoetako eta folkloreko lehen sariak, urrezko hiru dominak eta Asia Grand Prixa (garaikurra ere eraman genuen elkartera!).

Beti da pozgarria gure musikaz gozatzen duen jendearekin elkartzea eta haiekin batera abestea, are eta gehiago ongi etorria besoak zabalik eta bazkari oparoz egiten diguten etxeetan. Eskerrik asko bihotzez, Gaztelubide!

Si te ha gustado, te recomendamos…