Talde teknikoa
Landarbaso Abesbatza
Maddalen Dorronsoro
Ahots teknika, harrobiko abesbatzen zuzendaria
Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatutako hainbat zuzendaritza ikastaro egin ditu maisu handiekin eta Eusko Jaurlaritzak ematen duen egokitzapena du Musika eta Mugimendua (4-7 urte) eta Abesbatza alorretan.
Gipuzkoako hainbat abesbatza zuzendu ditu eta 2009az geroztik Oiartzungo Lartaun Abesbatzako zuzendaria da.
Haur zein gazte abesbatzekin 10 urtetik gorako esperientzia dauka eta 2016az geroztik Landarbasoko Dizdizka eta Kontariko arduraduna da.

Oier Etxaburu
Pianoa
Pianoko Goi Mailako ikasketak egin zituen Musikenen Marta Zabaleta, Miguel Borges eta Ricardo Descalzorekin. “Donostia Hiria” piano lehiaketako hainbat urte eta kategoriatan sariak eskuratu ditu.
Emilio Molina, Juan Manuel Cisneros, Pedro Cañada eta Alberto Pazekin inprobisazio ikasketak egin ditu.
Klabe eta organo ikasketak ere egin ditu Loreto F. Imazekin eta bi espezialitatetan Titulu Profesionala lortu du. 2014an UNEDeko Historia Lizentziatura amaitu zuen.

Esther Barandiaran
Pianoa
Irunen jaioa, herrian bertan hasi zituen bere lehen musika ikasketak eta gero Baionako Kontserbatorioan bukatu zituen, Pianoan, Ganbera Musikan eta Hezkuntza Musikalean Urrezko Domina lortu zuelarik.
Graduondoko ikasketak Lausanne (Suitzan) jarraitu zituen Itxaso Aristizabal pianistarekin batera 1994. urtean lau eskutako pianoa a bi pianoko “Aristizabal-Barandiaran” bikotea sortu zuen.