Emanaldiak ziklo garrantzitsuenetan

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko eskeini zuen emanaldiaren publiko eta kritika arrakasta eta gero, Landarbaso maiatzan eta ekainean hiru ziklo garrantzitsuenetan hartuko du parte. Lehenengoa Errenterian bertan izango da Musikasteko abesbatzen egunean Fatimako elizan bertan Oskarbi euskal folklore taldearekin batera abestuko dute bere 50. urteurrena ospatuz. Ekainaren hasieran Donostiako Aita Donostia musika astean egongo da, ziklo garrantzitsu hau donostiako kaputxinos elizan ospatzen da eta Landarbaso jada beste urteetan gonbidatua izan da. Eta ekainaren erdialdean Asturiasera abiatuko dira Pola de Siero-ko auditoriora hain zuzen, bertan Angel Embil Oroigarri antolatzen duten zikloa itxiko dute bere emanaldiarekin.

Esta entrada también está disponible en: Castellano English Français