Iñaki Tolaretxipi

Landarbaso Abesbatzaren zuzendaria

(Errenteria, 1972) Ingenieritza Industrialean Doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Landarbaso Abesbatzaren zuzendaria da bere sorreratik.

“Errenteria Musikal” Kontserbatorioan hasi zituen bere trompeta ikasketak Jose Mari Oiartzabalen zuzendaritzapean, Donostiako Goi Musika Kontserbatorioan irakasle titulua lortu zuelarik. Errenteria eta Donostiako kontserbatorioetan harmonia, kontrapuntoa, pianoa eta beste hainbat ikasketa egina da. Maisu handiek emandako ahots teknika eta abesbatza zuzendaritzako hainbat ikastarotan hartu du parte.

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko batzorde teknikoarekin lankidetzan aritu izan da eta federazio hartako transkribatzaile eta editore izan zen 1994 eta 1997 artean. 1996an Donostiako “Duo Seraphin” argitaletxearekin ere lankidetzan aritu zen. Hainbat abesbatza eta konposizio lehiaketatan epaimahaikide izan da. XXII. Bela Bartok Lehiaketan (2006) Orban konposatzailearen “126. Salmoa” Interpretatzeko modu adierazgarriagatik saria eskuratu zuen. 

@ Landarbaso Abesbatza. 2018  • Apdo. 54 20100 Errenteria Gipuzkoa  •  +34717778850