Datorren abenduaren 29an Landarbaso Elkarteak bere ohiko gabonetako kontzertua eskainiko du, Super Amaren babesarekin, 19: 00etan. Aurten bilketa guztia Gipuzkoako Epilepsia Elkartearen eskutara joango da, eta Alfonso López de Etxezarreta Sarabia, elkarteko presidentea, bertan izango da.

Kontzertuan Landarbaso elkarteko abesbatza guztiek hartuko dute parte: MusikarT, Kontari, Dizdizka eta Landarbaso. Instrumentista gisa, Alaitz Artola Kontari eta Dizdizkako pianojolea, Iñaki Letamendia perkusioilaria eta Nagore Larrion flautajolea izango ditugu. Azken bi hauek etxeko irakasleak dira.

Guztiak animatzen zaituztegu Gabonetako hitzordu maitagarri eta zoriontsu honetara, eta jaso 2020rako desiorik onenak.

Comparte este artículo