Eduardo Chillidari omenaldia

Artículo escrito por Miren Agirregomezkorta
el 10 urtarrila 2024

Homenaje a Chillida

Ordu batzuk besterik ez ziren behar izan urtarrilaren 10ean Eduardo Chillidaren omenez Victoria Eugenia antzokian egin zen ekitaldirako sarrerak agortu zitezen. Egun hori, hain zuzen, eskultore donostiarraren jaiotzaren mendeurrena izan zen.

“Eduardo Chillida 100 urte. Topalekua ” izenburupean, eta Mikel Chillida (eskultorearen biloba) eta Anne Igartiburu aurkezle zirela, musika, literatura, hausnarketak eta dantza uztartu zituen ekitaldiak. Musikeneko ikasleek interpretatutako Bachen lanez, Metamorphosis Dance taldearen “Horizonte” dantza-ikuskizunaz eta, nola ez, Landarbaso Abesbatzaren eta Landarbasoko Dizdizkaren Zorion eta Ukuthula abestiez gozatu ahal izan zen.

Gainera, Susana Chillidak (eskultorearen alabak) eta Ricardo Pinilla eta Ana María Rabe Filosofia irakasleek artistaren irudiari buruzko testuak irakurri zituzten.

Luis Chillidak (eskultorearen semeak) azaldu zuen bezala, “bere lanek bere alde hitz egiten zutela esaten zuen pertsona bat zen, eta ez zuen inoiz bere lanaren azalpen teorikorik eman. Pentsamendu batzuk utzi zituen, eta horien bidez sortzen da diskurtsoa. Hori guztia balioan jarri nahi du mendeurrenak”.

Homenaje a Chillida

Aretoa jendez gainezka zegoen. Kulturaren munduko agintari ugari bertartu ziren, hala nola Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Goia eta Xabier Lertxundi Donostiako eta Hernaniko alkateak, hurrenez hurren, eta Ernest Urtasun Domenech Kultura ministroa.

Guretzat ohore handia izan zen omenaldi eder honetan parte hartzea eta gure lurraldeko erreferente artistiko garrantzitsu baten figura ospatzen laguntzea.

Si te ha gustado, te recomendamos…