Merezitako oporraldien ondoren pasa den irailean Landarbaso martxan jarri zen aurtengo 2012-2013 denboraldia prestatzen. Aurtengoan 10 kide berri hasi dira abesbatzan guztira 47 abeslari izanik, Landarbasoren historian izandako talde haundienetako bat osatuz.

Aurtengo kurtso hau guztiz indarberrituta eta lan askorekin hasi dugu. Pasa den urriaren 13an gure aurtengo lehen kontzertua eskaini genuen Polanco-ko Nazioarteko Zikloan (Kantabria). Eliza goraino beteta zegoela Spittal-ko lehiaketan abesturiko obrak eskaini genituen gehien bat. Hurrengo azaroaren 2an Donibane Lohitzuneko elizan eskeiniko dugu beste kontzertu bat. Kasu honetan euskal folkloreak presentzia nabarmena izango du eta zenbait obra berri aurkeztuko ditugu. Azaroaren 17an berriz Santa Xexili eguna ospatzeko emanaldi bat egingo dugu Errenteriako Kaputxinoen elizan. Pixkat aurrerago, azaroaren 24ean Andoaingo Bastero Kultur Etxean eskainiko dugu kontzertu bat eta abenduan berriz, Burgosen, gabonetako ziklo ospetsu batean parte hartzera gonbidatu gaituzte.

Pasa den kurtsoan lorturiko arrakastaren ondoren (Spittal-go 2. saria, Donostiako Musika Hamabostaldiko arrakasta itzela) taldea guztiz indarberriturik eta gogo handiz aurkitzen da proiektu berriei aurre egiteko.

Comparte este artículo