Landarbaso Abesbatzak Baliko 8. International Choral Festival-en parte hartu du, Indonesian, uztailaren 23tik 27ra. Bi urrezko domina eskuratu ditu, koru mistoen eta musika sakroaren modalitateetan. Gainera, uztailaren 27an ospatu zen final nagusian, 104 koruren artean jaialdiko 16 kategorietako irabazleek parte hartu zuten, eta bertan, Landarbaso Abesbatza irabazle absolutua izan da, Grand Prixa eskuratuz.

Azken sari hau koruaren historiako garrantzitsuena da, eta euskal koru batek sekula lortutako garrantzitsuenetako bat. Honen bidez, Asiako Grand Pixerako izendapena eskuratu du Landarbasok, berriro ere Balin ospatuko dena 2021ean. Asiako Grand Prixa Indonesiako, Filipinetako eta Singapurreko lehiaketek osatzen dute, eta Landarbaso Abesbatzak hiruretatik lehenengoa ordezkatuko du.

Baliko 8. Nazioarteko lehiaketa honetan 4000 abeslari baino gehiagok hartu dute parte, besteak beste, Filipnak, Japonia, Singapur, Malasia,Hego-Korea, Txina, Tailandia edota Hego-Afrika bezalako herrialdeetatik zetoztenak. Epaimahaia nazioarteko sona duten 20 ordezkarik osatu zuten. Haien artean zeuden, besteak beste, Stoyan Kuret (Eslovenia), Lorenzo Donati (Italia), Anton Arnstromg eta Cameron F. Labbar (AEB), Dang Chau Anh  (Vietnam), Jude Roldan (Filipinak), Susanna Saw (Malasia) edota Seundarie Davidrodrigo (Sri Lanka).

Landarbaso Abesbatzak final handian 38 kiderekin hartu zuen parte, eta berariaz koru honentzat Alessandro Cadario konposagile italiarrak moldatutako Lau Teilatu eta Miskinisen Pater Noster abestu zituen.

Comparte este artículo