2017-2018 indarrez hasi dugu!

Iraileko hilabete honetan kontzertu ugari eduki ditu Landarbasok. Denboraldi berria Donibane Lohitzuneko Arin koruarekin hasi zuen. Bigarren astean hiru koruek (Kontari, Dizdizka eta Landarbaso Abesbatzak)  kongresu bateko une ezberdinetan parte hartu zuten. Eta azkenik, Oreretako Atlantikaldia jaialdiaren baitan, Landarbasok Kukai Dantzaren “Adiskideak” ikuskizunean lan egin zuen eta Kontarik “Atlas Musikala” proiektuko moldaketa bat aurkeztu zuen.

 

Datorren hilean erritmo berean jarraitzeko asmoa dute. Landarbaso Abesbatza Azkoitiko Organo Erromantikoko Zikloan arituko da eta Kontari eta Dizdizkak Juneren Hegoak egunean esku hartuko dute.

 

Esta entrada también está disponible en: English Castellano