Irailaren lehenengo astebukaeran 2016-2017ko denboraldi berriaren entseguekin hasiko gara emanaldiz beteriko agendarekin, hurrengo bi hilabete hauetan Gipuzkoako, iberiar penintsulako eta Frantziako herrialde desberdinetara eramango gaituena. Joandako denboraldiaren bukaeran jasotako arrakastak eta gero; martxoan Victoria Eugenia Donostiako antzokia bete genuen gure 25. urtemuga ospatzeko diska berriaren aurkezpenean ‘Konplize ditut eta’ izenekoa, Errenteriako Fatima eliza ‘Landarbaso Munduan’ gure ikuskizunarekin bitan bete genuen eta berriz publiko eta kritikaren arrakasta jaso genuen Donostiako Musika Hamabostaldian; energiaz eta ilusioz beterik bueltatzen gara gure 25. urtemugaren azkeneko ospakizunei aurre egiteko.

Comparte este artículo