¿Zer da Landarbaso abesbatza?
andarbaso
Abesbatzaren Lehen urratsak 90.hamarkadaren hasieran aurki ditzazkegu
Errenterian, 45.000 biztanledun herri Gipuzkoarra, non edozein motatako
musikak bere txokoa daukan. Udal Musika Kontserbatorioaren moduko erakundeek
gurea bezelako musika talde ezberdinen harrobi izan dira eta inolako
duda-mudarik gabe Landarbaso Abesbatzaren hastapenak kontserbatorio
honi estuki lotuta daude, bertan eman bait ziren hazteko ilusioz betetako
gazteez osatuta zegoen talde baten lehen urratsak.
andarbaso
Abesbatza 18 urtetatik hasi eta 30 urte bitarteko gazteek osaturiko
talde korala da. Guztiak eskualdeko kontserbatorio ezberdinetatik datoz
eta musikarekiko ezagutza zabalen jabe dira. Gainera, taldea osatzen
duten partaideetako asko musika instrumentu jole iaioak dira, gertakari
hau abesbatzaren mesederako eta batez ere musikalki eraman duen garapenerako
laguntza ezin hobea delarik. Betetzen dituen ezaugarriengatik eta egiten
duen musika lana kontutan hartuta kamara talde baten aurrean gaudela
ziurta dezakegu. Honek zenbait abantaila dakartzalarik, besteak beste,
egitaraua osatzeko garaian eskura daukazun aukera zabala edo zailtasun
haundiko obrak abestu ahal izateak dakarren dinamismoa, bestelako kasuan
taldearen eskutan, inolaz ere, egongo ez litzatekeena.
alde
honetatik musikari instrumentu jole anitz igaro dira, besteak beste,
Espainiako Orkestra Nazional Gaztekoak edo betse orkestra garrantzitsuetakoak,
Kamara talde ezberdinetakoak, Musika Bandetakoak,... Era berean oso
arro gaude izan ditugun musika irakasle eta musikologoen partaidetzaz,
beraien ezagutzak, kalitate handia eta esperientziak taldearen garapenaren
uztarri izan bait dira.
uzendaritza
teknikoari dagokionez, herrialdeko zuzendari entzutetsuenetariko baten
partaidetzaz gozateko aukera daukagu. Landu duen Kurrikulum-ari begirada
bat ematea besterik ez dago bere musika mailaz eta pedagogikoaz ohartarazteko.
Honela, Iñaki Tolaretxipik proiektu honen buru izatea lortu du,
abesbatzeko partaideen babesa lortu duelarik. Bere inguruan bildu duen
taldeak, bai teknikoki eta bai erakusten duen gizatasunagatik, dudarik
gabe giro ona eta harmonia bultzatu du, bi osagai hauek edozein talderen
funtzionamendu onerako ezinbesteko osagaiak direlarik.
Textu Ingelesaz / English Text >