MUSIKA KRITIKA. Ahots elkartuak
LUIS HIDALGO MARTÍN
Landarbaso Abesbatza Elkartea
Zuzendaria: Iñaki Tolaretxipi.
Obren konposatzaileak: Donostia. Loti, Rachmaninov, Mendelssohn, Raminsh,
Eslava eta Miskinis. Tokia: San Juan de los Caballeros Eliza (Zuloaga
Museoa).
XX. Segobiako Musika Sakratuko Astea
Beste urte batez Segobiako Musika Sakratuko Asteak,
Aste Santuko lehen egunetako erreferentzia kultural garrantzitsuena
izaten jarraitzen du. Eta beste behin babes instituzional eta pribatu
sendoago baten faltak, ziklo interesgarri eta beharrezko hau, herrialde
mailan behinik behin dagokion lekura bultzako lukeen proiektu handinahiago
bat aurrera ateratzeko aukera alperrik galdu izanaren sentipena sorrarazten
digu.
XX. edizio honek guztira sei kontzertu eskaintzen
ditu, egoitza moduan San Juan de los Caballeros Eliz zoragarria daukalarik
eta gehienbat egitarau bokal batekin, zeinak Errenazimentutik gure egunetarainoko
obrak biltzen dituen. Egitarau interesgarri honek urteko gainontzeko
egunetan zehar hirian topa ezin daitezkeen musika proposamen bakan batzuk
ere biltzen dituelarik.
Azken edizioetan falta ohi ez den beste gauzetako
bat, eta ikusitako emaitza artistikoen arabera hurrengo edizioetan ere
falta beharko ez lukeena, Nafar edo Euskal abesbatza baten partehartzea
da. Oraingo honetan Landarbaso Abesbatzaren txanda izan zen, hamazazpi
eta hogeita hamahiru urte bitarteko hogeita hemeretzi abeslarik osatutako
taldeak Barrokotik gaur eguneraino zabaltzen zen egitarau ederra eskaini
zuten.
Zailtasun handiko obrak
Landarbaso Abesbatzaren emanaldiak atal bakar bat
izan zuen non obra guztiak, bakoitzaren estilo kontuak alde batetara
utziaz, beraien edertasun eta abesbatzak ezarri zion emozioarengatik
nabarmenduak izan baitziren, oso komunikatiboa den beraien zuzendari
Iñaki Tolaretxipik paregabeki zuzenduta zeudenak. Emanaldi guztia
ahots batasun handi, sendo eta maila tekniko oso altu batetan gauzatzeko
gai izan ziren.
Abesbatzako partaideen prestakuntzak zailtasun handiko
obrak portu onera eraman ahal izatea ahalbidetzen dute. Hor dauzkagu
besteak beste bi adibide garbi: batetik Vitautas Miskinis-en “Misa
Brevis”-eko “Kyrie” eta “Gloria” moduko
obrak, non “Gloria”-k berak obra gutxik lortzen duten maisulan
maila lortzen duen eta berak bakarrik kontzertu oso bat justifikatuko
lukeen, eta bestetik musikaren bitartez latindar testuaren borondateak
islatzen dituen Raminsh-en “Ubi Caritas” zoragarria. Obra
garaikideak, eskainitako umiltasun eta gaitasun dramatikoagatik gailendu
baldin baziren, itxura edo eragin erromantiko baten pean zeuden obrak
“O Iesu mi duilcissime”, “Ave Maria”, “Her
nun lässest du deinen Diener” eta “O Salutaris Ostia”
modukoak hurrenez hurren Donostia, Rachmaninov, Mendelssohn eta Eslava-renak
direnak, erakutsitako handitasun dinamiko eta grinarengatik gailendu
ziren. Aldiz, ahotsen gidaritzapen garbiak, kontrapuntuarekin jolasean
dabilen Antonio Lotti-k konposatutako “Laudate Dominum”
definitu zuen.
Hiru ohartxo bakarrik, sarrera jakin batzutan izan
ziren ausazko duda-mudak, ikus-entzule batzuen ezinegona txalotzeko
garaian eta kontzertuaren hasierak jasan zuen atzerapenak apaldu zuten
apur bat musika sakroaren beste alderdi bat erakusten duen bis atsegin
batekin amaitu zen kontzertua.