Nortzuk gara
Bazkide egin
berriak
posta zerrenda
Curriculum-a
Emanaldiak
Aldizkaria
Prentsa
Zuzendaria
Partaideak
Harremanetan Jarri
babesleak
erosi CD
Web Honi Buruz
ORRI NAGUSIA PRENTSA ETA IRITZIAK TOLOSAKO 33.NAZIOARTEKO ABESBATZA LEHIAKETA (2001)

 

Tolosako 33.Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa (2001)

Tolosako 33.Nazioarteko Abesbatza Lehiaketatik iragan ondoren jasotako jakitunen iritziak

<< Horrenbesterainokoa zen ongi egiteko nahia, nahi hori igorri egiten zutela. Esperientziarik ez daukazunean, urduritasunak, hasiera batetan emanaldi batetan ongi irten beharko luketen gauzak jasan ezinak bihur ditzake. Baina Landarbaso Abesbatzak benetan ongi egin zuen eta eskaini zuten “Akerra Ken”-en bertsioa, nire iritziz, lehiaketako gauzarik hoberenetarikoa izan zen.>>

Javier Busto, Tolosako 33.Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako epaimahaiko lehendakaria.

<< Modu oso atsegin batean txunditu ninduten. Euskal Herria sutsuak, zaleak eta abesbatza munduarekin maitemindutako gazteez osatutako abesbatza honekin paregabeki ordezkatuta egon zen, dedikazio osoz eta erantzukizun handiz prestatu zirenak. Lehiaketan zeukaten hoberena eman zuten eta bai abesbatza eta bai zuzendaria benetan gustatu zitzaizkidan >>

María Guinaud, Abesbatza Musikarako Nazioarteko Federazioko partaidea, Earthsongs eta “Música latinoamérica” argitarapenen editorea eta Tolosako 33.Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako epaimahaikidea.

<< Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko lehendakari moduan oso arro nago zuetaz eta pozik guregatik. Tolosako Nazioarteko Lehiaketara euskal abesbatza bat aurkeztea, edonork eskura ez daukan luxu bat da. >>

Jose Mª Aierdi, Gipuzkoako eta Euskadiko Abesbatza Federazioen eta COACE-ko lehendakaria

<< Gaurko egunez, beste behin, nire zorionik beroenak eman nahi nizkizuke zure abesbatzaren emanaldi zoragarriarengatik. Bereziki nabarmengarria iruditu zitzaidan ahotsen kalitatea, oso atseginak eta parekatuak. “Akerra Ken”-en antzezpena gustatu zitzaidan (Hoberena nire iritziz). >>

Christian Balandras, "Florige Vocal de Tours"-eko Zuzendari Teknikoa. Frantzia (Musikaren Europako Gran Prix-eko lehiaketa)

<< Landarbasoko gazteak sasoi betean aritu ziren Tolaretxipi Jaunaren zuzendaritzapean. V. Miskinis-en “Gloria”-n segurtasun osoz aurkeztu zituzten partiturak ezarritako erritmoak eta sintaxia eta Garbizurena zen derrigorrezko obran bigarrengoz nabarmendu ziren. Ezarritako bidetik lan egiten jarraitzeko kemena baldin badute, uzta oparo bat biltzeko arrazoiak badituzte. >>

Miguel Ceberio, abesbatza zuzendaria eta musika kritikaria