Iñaki Tolaretxipi (Errenteria, 1972)
ngeniari
Industriala eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, "Errenteria
Musical" Kontserbatorioan hasi zituen bere trompeta ikasketak Jose
Mari Oiartzabalen zuzendaritzapean, Donostiako Goi Musika Kontserbatorioan
irakasle titulua lortu zuelarik. Hondarribia, Lezo, Errenteria eta Donostiako
kontserbatorioetan harmonia, kontrapuntoa, pianoa eta beste hainbat
ikasketa egina da.
ainbat
kurtsoetan hartzen du parte, aipagarrienak honakoak direlarik: Herminia
Laborde, Guilles Sneider eta Franz Brandc-en eskutik ahots teknikako
kurtsoak eta Carl Hogest, Eric Ericson, Martin Schmit, V. Negreiros,
Javi Busto, Miguel Amantegui eta beste hainbat maixuren eskutik koru
zuzendaritza kurtsoak.
ipuzkoako
Abesbatz Federazioak, Tolosako Nazioarteko Leihaketaren laguntzarekin
batera, 1994. urtean antolatu zuen II. Gabon Kanten Armonizazio Leihaketan
epaimahaikide izan zen.
ipuzkoako
beste hainbat abesbatz ere zuzendu ditu: Itsasmin, Nahikari, Ahalegina,
Landarbaso Txiki eta 1991. Urtetik aurrera Landarbaso Abesbatzeko zuzendaria
da. 1996. Urtean London-go Joyful Company of Singers abesbatz entzutetsuko
partaide izan zen, Peter Broadbent-en zuzendaritzapean, zeinekin zuzendaritza
eta musika-antzezpena ikasketak egin zituen.
XXII. Bela Bartok Lehiaketan (2006) Orban konposatzailearen “126. Salmoa” Interpretatzeko modu adierazgarriagatik saria eskuratu zuen