EMANALDIAK
Orrialde honetan, parte hartu dugun hainbat Emanaldi eta Lehiaketetan
bizi izandako esperientzien eta lorpenen berri ematen dizuegu. Eta
honetarako, zein modu aproposagorik, esatariak bertako protagonistak
izatea baino.
Nazionalak
> Ejeako Abesbatza Lehiaketa (2. Saria) 1993
>
Portugaleteko Abesbatza Lehiaketa (2. Saria) 1993
>
Avilako Abesbatza Lehiaketa (1. Saria) 1995
> Nazio mailako Ciudad de Cieza Abesbatza Lehiaketa (1. Saria) 1999
Nazioartekoak
> Cantonigrosko Abesbatza Lehiaketa 1998
“Landarbaso Abesbatzak niri eman didana adieraztea
lan konplexua da, sentimendu objektiboak (ikasketa, musikarekiko zaletasuna,...)
eta subjektiboak (azaltzeko zailak direnak, norberak bere barnean
senti dezakeen pozaren modukoak) nahasten baitira.
Taldean dagoen batasunak gutako bakoitza taldeko
partaide garela sentiarazten digu, gugan benetako laguntasun sentipen
bat sortuaz eta entzuleei bakoitzak eman dezakegun hoberena eskainiaz”
Jasone Zabalegi